miércoles, 24 de septiembre de 2014

Heldu dira falta ziren kamisetak!!!

Arratsalde on, guztioi:

 Heldu dira falta ziren kamisetak!!!! Beraz, adi egon, mezu elektroniko edo dei bat jasoko baituzue!!!

Zalantzaren edo arazoren bat baduzue, deitu 94 684 29 99 telefonora.

Parkatu sortutako eragozpenegatik!!!

MENDI MARTXAKO ANTOLAKUNTZA


jueves, 18 de septiembre de 2014

MARTXA EGUNEKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA


Irailaren 14an Ispasterren Antolatutako III. Mendi Martxako argazkiak, lotura honetan ikus ditzazkezue. Las fotogtafías de la Mendi Martxa celebrada en Ispaster el pasado 14 de septiembre, las podéis ver en este enlace
 
https://www.flickr.com/photos/127823085@N07/sets/72157647261463497/
 


Era berean, goizean zehar ateratako argazki guztiekin egindako video-muntai bat ikusi dezakezue beste lotura honetan. Tambien podeis ver un video-montaje realizado con todas las fotografías que se hicieron durante esa mañana en
 
https://www.dropbox.com/s/w7q47yhmdyxvhtk/2014ko%20%20Ispasterko%20%20III.%20Mendi%20Martxa.mp4?dl=0
 

lunes, 15 de septiembre de 2014



Aurtengoa zoragarria izan da: jende mordoa, giro bikaina... nahiz eta eguraldiak ez asko lagundu. 

Halaber, datuak ere bikainak izan dira:
                 - Hiru ibilbide: Xtra-luzea (39km), luzea (25 km) eta laburra (12km).
                 - Guztira 516 parte-hartzaile. Horietatik 50 bat irten dira ibilbide Xtra-luzea egitera; eta beste bi ibilbideetan erdiz erdi inguru.
                 - 50km baino gehiago garbituta eta 400ren bat gezi ibilbidea markatzeko.
                 - 3 hornidura puntu, janari eta edariarekin.
                 - 53 bolondres lanean buru-belarri.

Goizeko 7etan ekin diogu lanari eta arratsaldeko 16:30ean amaitu dugu (dena jasota, ibilbide guztietako kartel eta geziak kenduta). Azpimarratzekoa da inork ez duela min larririk egin!!!

Amaitzeko, aipatu beti dagoela zer hobetu eta parte-hartzaileek betetako inkestak buru-belarri aztertuko ditugula, hurrengo urteetan akats berberak ez egiteko.

Datorren urtean ikusiko zaituztegulakoan,

MENDI MARTXAKO ANTOLAKUNTZA