Mostrando entradas con la etiqueta lasterketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lasterketa. Mostrar todas las entradas

lunes, 18 de septiembre de 2017

Eskerrik asko Ispasterko VI. Mendi Martxan parte hartu duzuen guztioi!

Ispasterko Mendi Martxako antolakuntzak balorazio oso positiboa egiten du. Izan ere, aurten  398 izen emate izan dira lau modaliteetan (ibilbide laburra, lasterketa, BTT eta ibilbide luzea), herrian giro bikaina izanez. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Era berean, aurreko urtean bezala, zenbait gauza zozketatu dira parte hartzaileen artean:


Azkenik, antolakuntzaren partetik eskerrik beroenak eman ekimen hau aurrera eramateko lagundu duten bolondres guztiei!! Beraiek gabe ezinezkoa izango baitzen antolatzea.

MENDI MARTXAKO ANTOLAKUNTZA

martes, 9 de agosto de 2016

Ispasterko V. Mendi Martxa (2016)

Badator Ispasterko V. Mendi Martxa!!! 


Aurten irailaren 11n izango da eta  hiru modalitate izango ditu:
       
  1.  Oinez. Modalitate honetan bi ibilbide: bata, luzea (23km); eta, bestea, laburra (10km)
  2. Biziketaz (BTT formatuan) 28km
  3. Korrika 23 km.
Aldez aurretik izena emateko, irailak 6ra arte, kartean adierazitako kontu korrontean diru-sarrera eginda edo Udaletxera joanda.

Animatu parte hartzera!!!!


Kartela jaisteko egin klik hemen 


Triptikoa jaisteko egin klik hemen 

Edozein zalantza edo argibide nahi izanez gero deitu 94 684 29 99 (ordutegia 10:00-14:00) edo idatzi mezu elektroniko bat ispasterkomendimartxa@gmail.com helbidera.

jueves, 20 de agosto de 2015

Badator Ispasterko IV. Mendi Martxa

Urtero bezala, badator Ispasterko IV. Mendi Martxa, irailaren 13an izango da!!!! Animatu eta parte hartu!!! Egun paregabea pasatzeko aukera baita!!!