miércoles, 22 de agosto de 2018

Badator Ispasterko Mendi Martxa



Izena emateko egin klik hemen

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri kontaktuan 94 684 2999 edo ispasterkomendimartxa@gmail.com.


lunes, 18 de septiembre de 2017

Eskerrik asko Ispasterko VI. Mendi Martxan parte hartu duzuen guztioi!

Ispasterko Mendi Martxako antolakuntzak balorazio oso positiboa egiten du. Izan ere, aurten  398 izen emate izan dira lau modaliteetan (ibilbide laburra, lasterketa, BTT eta ibilbide luzea), herrian giro bikaina izanez. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Era berean, aurreko urtean bezala, zenbait gauza zozketatu dira parte hartzaileen artean:


Azkenik, antolakuntzaren partetik eskerrik beroenak eman ekimen hau aurrera eramateko lagundu duten bolondres guztiei!! Beraiek gabe ezinezkoa izango baitzen antolatzea.

MENDI MARTXAKO ANTOLAKUNTZA

miércoles, 13 de septiembre de 2017

Ibilbideen track-ak

Ondorengo esteketatik ibilbideen track-ak deskargaitu ditzazkezue:


Ibilbide luzea eta lasterketa

GPX formatoaegin klik hemen
KMZ formatoa: egin klik hemen
WIKILOCen: egin klik hemen

BTT

GPX formatoaegin klik hemen
KMZ formatoa: egin klik hemen
WIKILOCen: egin klik hemen

OHARRA: ibilbide laburraren track-a ez da eskuragarri egongo.

lunes, 4 de septiembre de 2017

Ispasterko VI. Mendi Martxa ibilbideak eta perfilak

Ibilbide laburra (10km)






Ibilbide luzea eta lasterketa (23km)


GPX formatoa: egin klik hemen
KMZ formatoa: egin klik hemen
WIKILOCen: egin klik hemen

BTT (28km)




viernes, 14 de julio de 2017

Badator aurten ere Ispasterko Mendi Martxa!!



Izena emateko egin klik hemen

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri kontaktuan 94 684 2999 edo ispasterkomendimartxa@gmail.com.


martes, 13 de septiembre de 2016

lunes, 12 de septiembre de 2016

Eskerrik asko partehartzaile eta laguntzaileei!!!

Atzo egun paregabea izan genuen Ispasterren, V. Mendi Martxa ospatu baikenuen. Eguraldia lagun, partehartzaile mordoa hurbildu zen, 373 parte hartzaile alegia. Aipagarria da ez dela istripu larririk gertatu eta guztia ondo joan dela. ESKERRIK ASKO PARTEHARTZAILE GUZTIEI!!!

Ildo beretik, lau opari ere zozketatu ziren:


Esan beharra dago irabazle guztiak berain opariak jaso zituztela; beraz, ordezkoa ea datorren urtean sorte gehiago daukazuen!!

Azkenik, laguntzaileen lana ere aipatzeko da, beraiek gabe ezer ezingo baitzen egin, eskerrik asko benetan!!!

MENDI MARTXAKO ANTOLATZAILEAK

martes, 9 de agosto de 2016

Ispasterko V. Mendi Martxa (2016)

Badator Ispasterko V. Mendi Martxa!!! 


Aurten irailaren 11n izango da eta  hiru modalitate izango ditu:
       
  1.  Oinez. Modalitate honetan bi ibilbide: bata, luzea (23km); eta, bestea, laburra (10km)
  2. Biziketaz (BTT formatuan) 28km
  3. Korrika 23 km.
Aldez aurretik izena emateko, irailak 6ra arte, kartean adierazitako kontu korrontean diru-sarrera eginda edo Udaletxera joanda.

Animatu parte hartzera!!!!


Kartela jaisteko egin klik hemen 


Triptikoa jaisteko egin klik hemen 

Edozein zalantza edo argibide nahi izanez gero deitu 94 684 29 99 (ordutegia 10:00-14:00) edo idatzi mezu elektroniko bat ispasterkomendimartxa@gmail.com helbidera.

jueves, 20 de agosto de 2015

Badator Ispasterko IV. Mendi Martxa

Urtero bezala, badator Ispasterko IV. Mendi Martxa, irailaren 13an izango da!!!! Animatu eta parte hartu!!! Egun paregabea pasatzeko aukera baita!!!



miércoles, 24 de septiembre de 2014

Heldu dira falta ziren kamisetak!!!

Arratsalde on, guztioi:

 Heldu dira falta ziren kamisetak!!!! Beraz, adi egon, mezu elektroniko edo dei bat jasoko baituzue!!!

Zalantzaren edo arazoren bat baduzue, deitu 94 684 29 99 telefonora.

Parkatu sortutako eragozpenegatik!!!

MENDI MARTXAKO ANTOLAKUNTZA


jueves, 18 de septiembre de 2014

MARTXA EGUNEKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA


Irailaren 14an Ispasterren Antolatutako III. Mendi Martxako argazkiak, lotura honetan ikus ditzazkezue. Las fotogtafías de la Mendi Martxa celebrada en Ispaster el pasado 14 de septiembre, las podéis ver en este enlace
 
https://www.flickr.com/photos/127823085@N07/sets/72157647261463497/
 


Era berean, goizean zehar ateratako argazki guztiekin egindako video-muntai bat ikusi dezakezue beste lotura honetan. Tambien podeis ver un video-montaje realizado con todas las fotografías que se hicieron durante esa mañana en
 
https://www.dropbox.com/s/w7q47yhmdyxvhtk/2014ko%20%20Ispasterko%20%20III.%20Mendi%20Martxa.mp4?dl=0
 

lunes, 15 de septiembre de 2014



Aurtengoa zoragarria izan da: jende mordoa, giro bikaina... nahiz eta eguraldiak ez asko lagundu. 

Halaber, datuak ere bikainak izan dira:
                 - Hiru ibilbide: Xtra-luzea (39km), luzea (25 km) eta laburra (12km).
                 - Guztira 516 parte-hartzaile. Horietatik 50 bat irten dira ibilbide Xtra-luzea egitera; eta beste bi ibilbideetan erdiz erdi inguru.
                 - 50km baino gehiago garbituta eta 400ren bat gezi ibilbidea markatzeko.
                 - 3 hornidura puntu, janari eta edariarekin.
                 - 53 bolondres lanean buru-belarri.

Goizeko 7etan ekin diogu lanari eta arratsaldeko 16:30ean amaitu dugu (dena jasota, ibilbide guztietako kartel eta geziak kenduta). Azpimarratzekoa da inork ez duela min larririk egin!!!

Amaitzeko, aipatu beti dagoela zer hobetu eta parte-hartzaileek betetako inkestak buru-belarri aztertuko ditugula, hurrengo urteetan akats berberak ez egiteko.

Datorren urtean ikusiko zaituztegulakoan,

MENDI MARTXAKO ANTOLAKUNTZA 

miércoles, 20 de agosto de 2014

Ispasterko III. mendi martxa

 (2014ko irailaren 14an)


Argazkia: Nagore Amias Zatika (Ispasterko III. argazki rallya)

Aurten hiru ibilbide egongo dira:

IBILBIDE X-TRA LUZEA (39km)



IBILBIDE LUZEA (25km)



IBILBIDE LABURRA (12km)









martes, 4 de septiembre de 2012

ISPASTERKO 1. MENDI MARTXA



IRAILAK 23
  • IBILBIDE LUZEA,      25 Km. (irteera 8:30etan plazan)
  • IBILBIDE LABURRA,  13 Km. (irteera 10:30etan plazan)

IZENA EMATEA : 

Aldez aurretik, irailak 20a baino lehen, 10.-€:
      - BBKko 2095-0050-30-9112120431 kontu zenbakian. Ez ahaztu:izen abizenak eta kamisetaren neurria jartzea
      - Udaletxean (10:00-13:00)

Egunean bertan,  14.-€. Irteera baino 30minutu lehenago 

http://ispasterkomendimartxa2012.blogspot.es/admin/archivos/smile.gif  Martxa bukatu ondoren partehartzaileei kamiseta banatuko zaie.



  • Parte hartzea 350 ibiltarira mugatzen da.
  • Antolakuntza ez da arduratzen partaideei gerta ahal zaien istripu edo ezbeharrez.
IBILBIDEA:

PERFILA: