lunes, 15 de septiembre de 2014



Aurtengoa zoragarria izan da: jende mordoa, giro bikaina... nahiz eta eguraldiak ez asko lagundu. 

Halaber, datuak ere bikainak izan dira:
                 - Hiru ibilbide: Xtra-luzea (39km), luzea (25 km) eta laburra (12km).
                 - Guztira 516 parte-hartzaile. Horietatik 50 bat irten dira ibilbide Xtra-luzea egitera; eta beste bi ibilbideetan erdiz erdi inguru.
                 - 50km baino gehiago garbituta eta 400ren bat gezi ibilbidea markatzeko.
                 - 3 hornidura puntu, janari eta edariarekin.
                 - 53 bolondres lanean buru-belarri.

Goizeko 7etan ekin diogu lanari eta arratsaldeko 16:30ean amaitu dugu (dena jasota, ibilbide guztietako kartel eta geziak kenduta). Azpimarratzekoa da inork ez duela min larririk egin!!!

Amaitzeko, aipatu beti dagoela zer hobetu eta parte-hartzaileek betetako inkestak buru-belarri aztertuko ditugula, hurrengo urteetan akats berberak ez egiteko.

Datorren urtean ikusiko zaituztegulakoan,

MENDI MARTXAKO ANTOLAKUNTZA 

No hay comentarios:

Publicar un comentario